Irungo herritar talde batek osasungintza publikoa defendatzeko mobilizazio deitu du biharko

Irungo herritar talde batek osasungintza publikoaren defentsan mobilizazioa deitu du. Mobilizazioa azaroaren 4an, asteazkena, egingo da Irungo erdialdeko anbulatorioan arratsaldeko 19:00etan. Mobilizazioan parte hartzeko musukoa eramatea eta segurtasun distantziak errespetatzea eskatzen da.

Azken asteetan, Euskal Autonomia Erkidegoko osasungintza publikoko komunitateak antolatutako greben harira, herritar sare honek osasungintza publikoko komunitateari elkartasuna adieraztea bilatzen du. Horrela, Euskal Autonomia Erkidego, Nafarroa eta Iparraldeko osasungintza publikoko profesionalen eguneroko borrak sostengatu eta hauspotu nahi dute.

Mobilizazio horren bitartez COVID-19aren pandemiaren lehen olatuan pertsonen osasuna lehenetsi ordez, gobernu ezberdinak osasungintzaren kolapsoaz soilik hitz egitea salatu nahi dute. Era berean, urte erdiren ostean, berriro mezu berdinekin gobernuen erantzukizun gabezia agerian utzi nahi da, izurritearen aste gogorrenetan lehen lerroan lan egin zuten profesionalen ekarpena gogoratzen den bitartean.

Zentzu horretan,  mediku,   erizain,   zeladore,   anbulantzietako   sanitario,   garbitzaile,   mantenuko   langile, sukaldari, administratibo etb. prebentzio-neurri falta izugarriekin lanean aritu ostean, haien burua eta arriskuan jarri zituztela salatzen du herritar sare honek. Gainera, gaur egun oraindik egoerak bere horretan jarraitzen duela kexu dira, osasungintza publikoan beharrezkoa zen inbertsioa eta erantzukizunak bidean galdu direla adieraziz.

Asteazkeneko mobilizazioa deitu duen herritar sarearen arabera 2008ko krisi ekonomiko finantzarioaren ondorioz, elite ekonomikoen morroiak diren gobernuek austeritatean oinarritutako politika neoliberalak aplikatzearen ondorioz, gastu soziala murriztea eragin du. Horregatik, egunez eguneko inprobisazioa salatzen da egiturazko neurriak hartzearen ordez, egoera latz hau modu duinagoan gainditzea ahalbidetuko lukeena.

Hortaz, Kolapso neoliberalaren aurrean sistema publikoaren defentsa egin nahi da. Izurritearen aurrean, osasuna eta zaintza lehenetsi eta pribatizazioaren aurrean, defentsa eta “publifikazioa” eskatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude