Jaizubia Zaldiketa Eskolako 40 zaldizko eta amazona lehiatuko dira  II. Anagan kopako 2. fasean

Jaizubia Hipika Klubeko 40 zaldizko eta amazona baino gehiago Nafarroara joango dira asteburu honetan Anagan II. Kopako bigarren egoitzan parte hartzeko. Lehiaketa hau 3* kategoriako lehiaketa da eta apirilaren 13-14an egingo da Zizur Hipika Zentroan.

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen duen Anagan Koparen bigarren jardunaldi horretan, Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako zaldizko eta amazona onenek parte hartuko dute.

Irungo klubeko kirolariek ez dute atzean gelditu nahi eta iragan asteburuan klubeko instalazioetan egindako entrenamenduekin, gogotsu prestatu dira Zizurreko asteburuari aurre egiteko. Bertaratuko diren Jaizubia Zaldiketa Eskolako parte-hartzaileen artean, Usua Cilveti, Aduna Lopetegi edo Laura Gamarra nabarmendu behar dira, Kantabriako Heras Horses & Events klubaren instalazioetan jokatu zen lehen egoitzan 1,10m-ko proban lehenengo postuetan sartu baitziren ; baita Marla Granero ere, 1,00m-ko proban lehen postua lortu zuen larunbateko saioan; 0,65m-ko proban parte hartu zutenen artean berriz, Diego Marañon, Eider Manterola edo Egor Yakovlev, aipatu behar dira lortu zituzten emaitza onengatik. Sailkapen bikainak, kontuan hartuta bi jardunaldi horietan 320 parte-hartzaile baino gehiago izan zirela Kantabriako klubean jokatu zen lehenengo fasean.

Euskadiko Hipika Federazioak antolatutako ANAGAN Kopa, 3* kategoriako jauzi autonomikoen lau lehiaketako zirkuitua da. Lehiaketa horiek urtarriletik ekainera bitartean jokatzen dira, lau kluben laguntzarekin, eta horien artean dago Jaizubia Hipika Kluba.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude