José Mari Perea Barros artistak koloreei buruzko masterclass-a eskainiko du martxoaren 7an

Datorren martxoaren 7an, larunbatean, José Mari Perea Barros artistak koloreei buruzko masterclass bat emango du. Saioa 10:00etatik 14:00etara izango da, Marrazketa eta Pinturako Udal Akademian (Fabiola Erregina kalea, 28). Artistak bere lana erakusteaz gain, 16 urtetik gorako parte-hartzaileek tenpera-pintura eta kolore akrilikoak egingo dituzte, ondoren horiekin praktikatzeko.

Otsailaren 16tik, astelehenetik, martxoaren 2ra, astelehenera, arte eman ahalko da izena. Izen ematea udalaren webgunean egin beharko da 22 euroan. Nabarmentzekoa da taldea gutxienez 5 pertsonarekin eta gehienez 15ekin osatuko dela, eta ez dela beharrezkoa aldez aurretik teknikaren berri izatea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetarako telefonoa 606 22 04 17 edo 695 75 29 94 da, pinturamargoa@irun.org helbide elektronikora ere idatz daiteke edo HAZera (San Martzial kalea, 2) edo Kultura zerbitzura (Urdanibia plaza, 6) jo.

José Mari Perea Barros

“Pinturan, marrazketan eta argazkigintzan mugitzen naiz. Zirraragarriena ibilbidea da, margolanaren barruan sartzen naiz eta, bertan, bizi izan dudan batailaren hondarrak geratzen dira. Ustekabeko aurkikuntzak egiteko aukera ematen didan lekuetan ibiltzea estimulatzen nau. Sorpresaz beteriko bideetan ibiltzeak suspertzen nau, ustekabeko aurkikuntzetara eramaten bainau. Unibertsoaren ikuspegiak sorkuntzarako bulkada ematen dit. Pintura osotasunaren parte da. Naturan errepikatzen diren ereduak eklosioa eragiten duten berberak dira. Uraren memoria, argiaren isiltasuna (materia-sortzailea). Denak du matematika ezkutua, bitxia, azaltzeko zaila”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude