Gaurtik aurrera Marrazketa eta Pintura Akademiako eta Zeramika Tailerreko ikastaroetan izena eman daiteke

Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak jakinarazi duenez, Marrazketa eta Pintura Akademiako eta Udalaren Zeramika Tailerreko ikasturte berrietarako izen-emateak zabaldu dituzte. Interesa dutenek gaurtik, irailaren 12tik, ostiralean, hasi eta irailaren 22ra arte izango dute matrikulak egiteko aukera, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta 2025eko ekainera arte luzatuko dira.

Marrazketa eta pintura tailerrak

Akademiak adin eta maila guztietako pertsonentzat eskaintzen ditu ikastaroak. Haurrentzat (6-12 urte) eta gazteentzat (12-18 urte) berariazko klaseak daude. Heldu eta gazteek, berriz, aukera zabalagoa izango dute, goizez zein arratsaldez.

  • Marrazketa eta pintura tailerra (helduak eta gazteak): asteazken, ostegun eta larunbat goizetan, eta astelehen, astearte eta asteazken arratsaldeetan.
  • Haurrentzako marrazketa eta pintura tailerra (6-12 urte): larunbat goizetan, eta astelehen eta asteazken arratsaldeetan.
  • Gazteentzako tailerra (12-18 urte): asteazken arratsaldeetan.

Zeramika tailerra

Zeramika munduan murgildu nahi dutenek ere badute aukera Udalaren tailerrean. Klaseak astelehen eta asteazkenetan zein astearte eta ostegunetan eskainiko dira, goiz eta arratsaldeko ordutegietan: 10:30etatik 12:30etara; 15:00etatik 17:00etara eta/edo 17:00etatik 19:00etara.

Matrikula eta tarifak 

Izen-emate kuotaren barne, ikastaroa egiteko oinarrizko materiala sartuta dago. Prezioak ikastaroaren iraupenaren eta adinaren araberakoak dira. Marrazketa eta Pintura Akademian, astean bi orduko matrikulak 300 euroko prezioa du (18 urtetik beherakoek 260 €) eta lau ordukoak 560 € (18 urtetik beherakoek 435 €). Zeramika Tailerrak, berriz, 460 €-ko kostua du (18 urtetik beherakoentzat 390 €). Ordainketa, gainera, bakarrean edo bitan egin daiteke.

Ahalmen ekonomikoaren araberako ordaintze sistema

Irungo Udalak gogorarazi du zenbait udal-zerbitzutan ahalmen ekonomikoaren araberako ordaintze sistema aplikatzen duela. Hala, lau tarifa-tarte ezartzen dira 2023ko errenta aitorpenaren arabera, eta % 5etik % 100era bitarteko deskontuak aplika daitezke.

Horretarako, beharrezkoa da eskaera egitea, bestela tarifa osoa kobratuko baita.

Informazio gehiago eskuratzeko

  • Marrazketa eta Pintura Akademia: 695 752 994 edo 606 220 417 telefonoetan, edo pinturamargoa@irun.org helbidean. Irailaren 12an eta 15etik 19ra, 18:00etatik 20:00etara, aurrez aurreko kontsultak ere egingo dira.
  • Zeramika Tailerra: 617 479 021 telefonoan, edo zeramika@irun.org helbidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude