Maiatza artistentzako ikastaroz beterik dator. Batetik, Udal Marrazki eta Pintura Akademiak sketch eta akuarela masterclass bana emango ditu maiatzaren 9an eta 10ean. Bestetik, Udal Zeramika Tailerrak “Esmalteak” teknikaren masterclass bat eskainiko duela. Ikastaro guztietarako izen ematea udal webgunearen bitartez egin behar da.
Marrazketa tailerrak
Ana Grasset artistak emango ditu Udal Marrazki eta Pintura Akademiak antolaturik egingo diren bi tailerrak. Tailer batean zein bestean parte hartzeko, ez da beharrezkoa aurrez ezaupiderik izatea. Erabiliko diren materialak akuarela papera, pintzelak eta margoak izango dira.
Sketch tailerra maiatzaren 9an izango da, ostiralarekin, 16:30etik 19:30era, Txingudiko paduretan, eguraldiak galarazten ez badu betiere. Ikasle bakoitzak bere mailan parte hartuko du.
Interesdunek maiatzaren 6ra arte eman dezakete izena, Udalaren egoitza elektronikoan, 16,20 euroan. Taldea osatzeko, bost ikasle beharko dira gutxienez, eta hamabost gehienez.
Akuarela tailerra berriz, maiatzaren 10ean izango da, larunbatarekin, 10:00etatik 14:00etara, eta bi atalek osatuko dute: lehenengoan, pintoreak bere obra erakutsi eta azalduko du, eta, bigarrenean, parte hartzaileek lan praktikoa egingo dute, artistaren begiradapean. Ikasle bakoitzak bere mailan parte hartuko du.
Interesdunek maiatzaren 6ra arte eman dezakete izena, Udalaren egoitza elektronikoan, 21,60 euroan. Taldea osatzeko, bost ikasle beharko dira gutxienez, eta hamabost gehienez.
Informazio gehiago nahi dutenek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetara jo, Kultura Zerbitzura jo dezakete, pinturamargoa@irun.org helbidera idatzi, edo 606220417 edo 695752994 telefono zenbakietara deitu.
Zeramikan esmalteak lantzen
Datorren maiatzaren 9an, ostiralean, 10:00etatik 18:00etara, Udal Zeramika Tailerrak (Pikoketa kalea, 9) “Esmalteak” teknikaren Masterclass bat eskainiko duela. Masterclass hau zeramikan esperientzia duten pertsonei zuzenduta dago, eta oinarri garden eta zuriak oxidoen eta koloratzaileen portzentaje desberdinekin aldatzean datza, ñabardurak eta kolore-intentsitateak bilatuz.
16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute izena, datorren astelehenetik, apirilak 28, maiatzaren 7ra arte, udal-webgunean, 40,80 euro ordainduta. Harremanetarako telefono-zenbakia: 617 47 90 21. Masterclassean atsedenaldia egingo da bazkaltzeko.



