Lourdes Herrasti eta Paco Etxeberriak, hitzaldia eskainiko dute Irunen, Palmera-Montero Gunean. Ekitaldia 2025eko azaroaren 14an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan izango da, “Memoria historikoaren eta oraintsuko memoriaren artean” izenburupean.
Nicolás Guerendiain “Irungo Errepublikarrak” elkarteak antolatutako hitzaldi honek Gerra Zibileko eta diktadura frankistako biktimen hobitik ateratze-lanetan eta identifikazio-proiektuetan zentratutako bi profesionalen ikuspegiak gurutzatuko ditu. Hitzaldiak bi adituen esperientziak eta ezagutzak eskainiko ditu, Irunen memoria historikoaren garrantzia azpimarratuz. Sarrera doakoa da aforoa bete arte.
Lourdes Herrasti
Lourdes Herrasti (Aretxabaleta) Geografian eta Historian lizentziatua da, eta osteoarkeologian espezializatua. Urteak daramatza Memoria Historikoaren elkarteekin lankidetzan, errepresaliatuen hobitik ateratzeko eta identifikatzeko lanetan.
Bere jarduera ez da zientzia-lanera mugatzen; dibulgazioan ere inplikazio handia du, hitzaldiak, argitalpenak eta ikastetxeekin egindako lana tarteko. Lan horren emaitza gisa, datu-base ireki bat sortu du, hobitik ateratze-proiektuetan sortutako informazio guztia jasotzeko.
Paco Etxeberria
Paco Etxeberria Gabilondo (Beasain) Medikuntzan doktorea, Auzitegi eta Lege Medikuntzan espezialista da. Espainiako Gobernuaren aholkularia izan zen 2020an memoria historikoaren arloan.
Nazioarteko ikerketa garrantzitsuetan aritu da peritu independente gisa, hala nola, Lasa eta Zabala kasuak, Víctor Jara eta Pablo Nerudaren heriotzak eta Salvador Allenderen suizidioa. 2000. urteaz geroztik, modu aktiboan parte hartzen du Gerra Zibileko eta diktadura frankistako hobi komunak ateratzeko lanetan.



