Maiatzaren 1ean TAO sistema hiriko auzo gehiagotara hedatuko da

Irungo Udaleko Mugikortasun Jasangarriko Arloak jakinarazi duenez, maiatzaren 1ean, TAO sistema hiriko beste auzo batzuetara hedatuko da. Zehazki, lau eremu berri sortuko dira: 14. Artia, 15. Larreaundi, 16. Elizatxo eta 17. Kostorbe-Gal.

Gaur egun, araupean aparkatzeko 5.141 toki daude hirian, hamahiru eremutan banatuta. Alabaina, azken urteetan, aparkatzeko arazoak izan dira Artian, Larreaundin, Elizatxon eta Kostorbe-Gal inguruan, auzotarren artean batez ere. Egoerari aurre egiteko, auzo horietan lau eremu eta araupean aparkatzeko 2.996 toki berri sortzea erabaki du Udalak.

Horrela, aurrerantzean, araupean aparkatzeko 8.137 toki izango dira hirian: 1.247 urdin, 6.487 berde, 23 gorri eta egoiliarrentzako 380 zuri. Aipatutako neurriaren helburua aparkatzeko arazorik larrienak dauden auzoetan toki gehiago izatea eta espazio publikoaren erabilera ekitatiboagoa bermatzea da.

Ordutegi berriak

Aldaketaren ondorioz, Udalak ordutegi desberdinak finkatu ditu eremu zahar batzuetarako:

  • Eremuak: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 9 eta 12
  • Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:30 eta 15:30-20:00
  • Larunbatetan, 09:00-13:30
  • Eremuak: 13, 14, 15, 16 eta 17
  • Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:30 eta 15:30-18:00
  • Eremuak: 7, 10 eta 11
  • Astelehenetik igandera, 09:30-19:30

Bestetik, hiri osoko egoiliarrentzako tokien kopurua ere handituko da: gaur egun, 189 toki zuri daude, eta, aurrerantzean, 380 izango dira.

Egoiliar txartelen eskaera

Eremu berrietan bizi direnek egoiliar txartela eskatu ahalko dute, eta, haren bidez, titularrak denborazko inongo mugarik gabe aparkatu ahalko du dagokion eremuan. Alde horretatik, etxebizitza bakoitzak egoiliar txartel bakarra eskatu ahalko du.

Irungo Udalaren egoitza elektronikoan eska daiteke txartela,  helbidean, Irun Txartelaren edo beste ziurtagiri elektroniko baten bidez eremu berrietan aparkatzeko txartela eskatuta, edo aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan.

Duda edo kontsultarik izanez gero, herritarrek 943505152 edo 010 telefono zenbakira deitu dezakete, eskaera egiteko azalpenak jasotzeko, baita egoiliar txartela eskatzeko ere.

Eremu berrietarako egoiliar txartela eskatzen dutenek 32 euro ordaindu beharko dute, bi lauhilekorako. Kanpaina bukatu aurretik ordainketa helbideratzen badute, ekain erdialdean zordunduko zaie zenbateko hori.

TAO eremu berriei buruzko informazio gehiago, hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude