Txingudiko Zerbitzuak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, San Miguelen, Pinar-Anzaranen eta Anakako zenbait lekutan ur mozketak gertatzen ari dira gaur goizean zehar. Matxura Iparragirre Beheko deposituan atzeman da. Uraren Osasun Planean ezarritako protokoloaren arabera jokatzen ari gara.
Txingudiko Zerbitzuek jakinarazi dutenez, baliteke zerbitzua berrezarri ondoren urak uhertasuna izatea. Matxura guztiz konpondu bitartean, sare sozialen bidez informazioa zabaltzen jarraituko dutela adierazi dute, nola jokatu behar den jakinarazteko.



