Mikel Alvirak “El silencio de las hayas” liburua aurkeztuko du Dunboako Liburutegian ostiralean

Ostiral honetan, urriaren 17an, 19:00etan, Dunboako liburutegiak Mikel Alvira idazlearen hitzaldia hartuko du. “El silencio de las hayas” liburu arrakastatsuaz hitz egingo du, liburua berrargitaratu eta bertsio zabaldua kaleratu ostean. Dunboako liburutegitik gaian interesa duten guztiei ostiralean bertara gerturatzera gonbidatu dituzte.

Oraingoan,  edizio berri honetan Karmele Jaio idazlearen hitzaurre bat du liburuak, hasiera desberdin batekin eta amaiera erreal batekin, duela urte batzuk lehen edizioan argitaratu ez zuena. Idazleak topaketa interesgarria izango dela agindu du, ezustekoren bat prest duela aurreratzeaz gainera.

Mikel Alvira

Mikel Alvira eleberri, poesia, saiakera, gidoi, sormen idazle, EHUko irakasle, hainbat egunkaritan artikuluak idatzi, Planeta Galan Antonio Gala fundazioa idatzi eta Desafio más, Reiner Lab, Locamenti eta beste hainbat proiekturen sortzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude