Dunboako liburutegiak jardueraz beteriko egitaraua aurkeztu du datozen asteetarako

Dunboako liburutegiak jarduerez beteriko egitaraua prestatu du apirilerako eta maiatzerako. Apirilaren 24tik 28ra ate irekien astea egingo dute Dunboa auzoko liburutegian, liburutegia arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara zabalik egongo baita. Bestetik, apirilaren 21etik aurrera eta maiatzaren 6ra arte hainbat ekintza egingo dira Dunboako liburutegian.

Aurreko urteetan egin bezala, Dunboako liburutegian ate irekien aste ospatzearekin batera, hainbat hitzaldi eta solasaldi egingo dira. Antolatutako lehen ekitaldia apirilaren 21ean izango da, Josu Torresek “Poemas al viento” poema-liburua aurkeztuko baitu arratsaldeko 19:00etan hasiko den ekitaldi batean. Apirilaren 25ean arratsaldeko 19:00etan Rosa Rubiok berak idatzitako “Un cuento de hadas para una menopáusica” liburuari buruzko solasaldia egingo du. Hurrengo egunean, apirilaren 26an arratsaldeko 18:30ean, Gorka Jiménezek minbizia nola gainditu zuen azalduko du. Jarraian, apirilaren 27rako 19:00etan, Eva Garnerrek poesia arratsaldea prestatu du “Cinco estaciones” izeneko bere liburuan oinarriturik.

Maiatzaren 2an, berriz, Maite Frankok arratsaldeko 19:00etan helduentzako “El pais que amaba a las mujeres” liburua kontatuko du. Azkenik, maiatzaren 6an arratsaldeko 19:00etan Lupe Lekuonak “Zu eta ni, berdin” liburua kontatuko du 5 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude