Musikirun, maketa onenen bila

Musikirun maketa lehiaketaren IV. edizioa bertan dugu, gazteen artean sormena pizteko musikaren munduan bidea jorratzen laguntzeko. Finalistek oholtzan euren lana erakutsiko dute, eta irabazleek, gainera, zenbait kanturen grabaketa izango dute saritzat.
Antolatzaileak maketa egarri dira jada; maiatzaren 23ra arte onartuko dituzte maketak.

maketal 15)

Musikirun Udaleko Gazteria Arloaren jarduera nagusietako bat da, eta aurtengo Gazteartean programako lehenengoetariko bat.
Lehiaketa talde eta bakarlarientzat aukera bat da, lana jendaurrean erakusteko eta euren ibilbide musikalean bultzada bat lortzeko.
Sailkapen fasea
Sailkapen faseak lehiaketaren hasiera izango da. Gehienez ere 15 maketa hautatuko dira eta horiek maiatzean eta ekainean zehar oholtza gainean jotzeko parada izango dute. Behin emanaldi guztiak amaituta, finalistak aukeratuko dira, eta haiek ekainaren 25ean kontzertu bat eskainiko dute, sanmatzialetako jai egitarauaren barruan. Egun horretan bertan jakinaraziko da Musikirun 2014ko irabazlea zein den.
Baldintzak
Bakarlariek zein taldeek parte hartu ahal izango dute, euren jatorri geografikoa eta musika estiloa edozein dela ere. Taldeen kasuan, kideen batez besteko adinak ezin du 30 urte baino gehiagokoa izan (2014ko abenduaren 31n).
Lehiakide bakoitzak gutxienez bi eta gehien jota bost kantu aurkeztu ahal izango ditu, hitzei eta musikari dagokienez originalak izaki.
Formatuak
– Maketak posta arruntez, CD formatuan helbide honetara bidal daitezke: Irungo Udala. Gazteria Arloa. Urdanibia plaza, 6. 20304 IRUN
– Posta elektronikoz, mp3 edo wma formatuetan gazteria.@irun.org
– USB batean Gazte Informazio bulegora ere eraman daitezke (Foruen karrika, 2).

SARIAK 

1. Mini LP baten grabaketa (5 kantu)
2. Maketa baten grabaketa (5 kantu)
3. Single baten grabaketa (3 kantu)
GAZTEA SARIA: 400 € musika materiala erosteko. Web orrian bozka gehien lortzen dituenak irabaziko du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude