Mugen errealitateak eta pertsona migratzaileen osasuna ardatz hartuta, mahai-ingurua antolatu du Irungo Harrera Sareak: “Osasuna bidean: esperientziak mugetatik” izenekoa. Urriaren 24an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan egingo da, Palmera-Montero guneko 5. Aretoan. Dena den, ekitaldia online jarraitu ahalko da ere.
Hainbat mugetan lan egiten duten erakundeetako adituek hartuko dute parte mahai-inguruan: Ceutako Audrey Benson (No Name Kitchen), Mediterraneotik Izaro Tranche (SOS Humanity), Irundik Karmele Echeverría (Irungo Harrera Sarea), Calaistik Kayanaït Malik Kousar eta Marie Daries (Refugee Women’s Centre), Senegaldik Mbaye Gil (Sunu Gaal ONG). Mahai-inguruko moderatzailea berriz, Enara Diez izango da.
Ekitaldian parte hartzeko sarrera doakoa eta librea da. Hala ere, mahai-ingurua modu telematikoan jarraitu nahi dutenek esteka hau edo kartelean agertzen den QR kodea erabili beharko dute.
Hitzaldi honekin, Irungo Harrera Sareak mugako esperientziak ezagutarazi eta migrazio-bidean dauden pertsonen osasunaz sentsibilizatu nahi ditu herritarrak.