Tadamun elkarteak, Txingudi Ikastolako Guraso Elkartearen laguntzarekin antolatuta, ‘Oporrak Bakean‘ programari buruz hitzaldi irekia emango du gaur, martxoaren 18an. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Irungo Palmera-Montero gunean. Hitzaldia Irungo eskola guztietako gurasoei irekia dago.
Mendebaldeko Saharako herriak 48 urtez jasan duen erbestea eta gerra egoera kontuan hartuta, Tindouf (Aljeria) basamortuko errefuxatu kanpalekuetako bizi-baldintza gogorretatik aldendu beharra duten haurrentzako harrera familiak behar dira Bidasoan. Uztaila-abuztuan aurten 300 haur ekarri nahi dituzte Euskal Herrira.



