10 egun baino gutxiago falta dira Bidasound jaialdia Ficobara iristeko

Datorren abuztuaren 28an eta 29an, Ficobako eremuak Bidasound jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. 10 egun baino gutxiago geratzen diren honetan, antolatzaileek prest dituzte kontzertu guztiak, janari-kamioiak eta jaialdia osatzeko prestatutako aisialdi-eskaintza. Gainera, larunbateko egitarauan antolakuntza-arrazoiengatik ordutegi doikuntza txiki bat egin dutela jakinarazi dute, Burning taldeak 21:30ean eta Celtas Cortosek 23:30ean jotzeko.

Ostiralean, abuztuak 28, SAO taldeak irekiko du agertokia 17:00etan, eta ondoren El Vega Life (18:30) zein Efecto Pasillo (20:00) igoko dira. Gauerdia gerturatu ahala, Maldita Nerea (21:30), David Otero (23:30) eta Volavent (01:00) taldeen txanda izango da. Lehen egunari amaiera emateko, Los 40 Sessions saioa egongo da 02:00etatik aurrera San Bernardino eta Dani Morenorekin.

Larunbatean, abuztuak 29, musika-saioek 17:00etan jarraituko dute Embusteros taldearekin, eta jarraian La Frontera (18:30) zein La Cabra Mecánica (20:00) arituko dira. Gauean, ordutegi berriarekin, Burning (21:30) eta Celtas Cortos (23:30) igoko dira agertokira, eta jaialdia ixteko La Bona Dea (01:00) eta DJ Aitana Grandes (02:00) arituko dira. Bi egunetan zehar, emanaldi nagusien arteko tarteetan, DJ Aitana Grandes eta DJ Oihan Vega arduratuko dira giroa mantentzeaz.

Jaialdirako sarrerak salgai daude jada www.bidasound.es atari ofizialean. Eguneko sarrerak 45 euroko prezioa du, eta bi egunetarako abonuak 59,99 euroan eskuratu daiteke. Horrez gain, lau pertsonentzako bi eguneko abonu-paketea ere badago eskuragarri 200 euroren truke, hau da, 50 euro pertsona bakoitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude