San Tomas egunean Urdanibia plazan txosna jartzeko eskaera egin daiteke

Zabalik dago abenduaren 21eko San Tomas egunean Urdanibia plazan txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea. Deialdia baldintzak betetzen dituzten kultura, kirol, jolas edo gizarte arloko Irungo erakunde edo elkarte guztientzat zabalik egongo da urriaren 31ra arte. eskabideak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira. Gehienez ere sei postu esleituko dira.

Txosnak esleitzeko prozedura

Onartzen diren eskabideen behin-behineko zerrenda eta onartzen ez direnena azaroaren 6an argitaratuko dira, Ospitale Zaharreko Kultura zerbitzuan (Urdanibia, 6), HAZean eta Interneten, www.irun.org helbidean, hiru egun naturalez, interesdunek egoki deritzeten alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Behin epe hori bukatuta erreklamaziorik ez badago, behin-behineko zerrendak behin betikotzat hartuko dira.

Zozketa jendaurrean egingo da, azaroaren 12an, 19:00etan, Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta eskatzaileek bertan egon beharko dute. Gehienez ere sei postu esleituko dira.

Onartzen diren eskabideak lau multzotan sailkatuko dira: A lotea kultur elkarteen eskabideak, B lotea kirol elkarteenak, C lotea gazte elkarteenak eta ikastetxeenak eta D Lotea elkarte sozialenak eta gobernuz kanpoko erakundeenak.

Oinarriak (eskakizunak, epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa) Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan (San Martzial karrikako 2 zenbakian) eta Udalaren webgunean eskuratu daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude