Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi duenez, gaur, hilak 15 hasi da, 2024ko San Tomas egunean Urdanibia plazan txosna bat jartzeko eskaera aurkezteko epea. Eskaerak hilaren 25era arte egin ahalko dira. Eskakizunak betetzen dituzten Irungo kultur eta kirol entitate eta elkarte guztiek, aisialdikoek eta sozialek parte har dezakete deialdian.
Txosnak banatzeko zozketa azaroaren 13an, asteazkenean egingo da, jendeaurrean. Zozketa arratsaldeko 19:00etan egingo da, Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta eskatzaileek bertan egon beharko dute. Gehienez ere sei postu esleituko dira. Onartzen diren eskabideak lau multzotan sailkatuko dira: Kultur elkarteen eskabideak, kirol elkarteenak, gazte elkarteenak eta ikastetxeenak eta elkarte sozialenak eta gobernuz kanpoko erakundeenak.
Hilaren 30ean argitaratuko dira Onartzen diren eskabideen behin-behineko zerrenda eta onartzen ez direnena Kultura eta Kirol Arloaren bulegoetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarenetan eta Irungo Udalaren webgunean. Hiru egun naturalez, interesdunek egoki deritzeten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Behin epe hori bukatuta, erreklamaziorik ez badago, behin-behineko zerrendak behin betikotzat hartuko dira.
Oinarriak eta eskabideak
Oinarriak, hau da, eskakizunak, epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa, San Martzial karrikako 2 zenbakian dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan eta Udalaren webgunean kontsultatu daitezke. Eskabideak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.