Santiagoko Deabruak familientzako Gabonetako lehen puzzle lehiaketa antolatu du

Santiagoko Deabruak elkarteak familientzako Gabonetako lehen puzzle lehiaketa antolatu aurtengo Eguberrietarako. Lehiaketa abenduaren 15ean izango da, Sargia parketan. Goizeko 11:30ean hasiko da lehiaketa. Antolatzaileek iragarri dutenez, puzzle lehiaketan zehar sorpresak, sariak eta dibertsioa ziurtatuak egongo dira.

Izen ematea ekitaldiaren egunean bertan egin beharko da, goizeko 11:00etatik aurrera 10 euro ordainduz. Talde parte-hartzaileetan gehienez 4 pertsona izan ahalko dira eta horien artean, gutxienez, 14 urtetik beherako parte-hartzaileren bat egon beharko da.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude