Bihartik aurrera Olaketa parkea itxiko da usoen aurkako sare bat jartzeko

Irungo Udaleko Obrak, Mantentzea eta Azpiegituren arloak jakinarazi du bihar asteazkenean, hilak 27, Olaketa estalkian usoen aurkako sare bat jartzeko lanak hasiko dira. Lan hauek egin bitartean, parkea itxita egongo da hiru egunetan zehar, beraz larunbatean, hilak 30, parkea berriz irekiko da, betiere meteorologiak baimentzen badu.

Euskal Herria hiribidea eta Gain Gainean parkearen artean dagoen parkean sarea ipini baino lehen, Txingudiko Zerbitzuak estrukturaren garbiketa bat egingo du gaurko egunean zehar, hilak 26.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude