“Familia Ola” eta “Haurrak Parkean” programek doako jarduerak eskaintzen dituzte familia osoarentzat. Nuria Alzaga Irungo Udaleko Euskarako ordezkariak, Maria Viñas Hezten elkarteko ordezkariarekin batera, “Familia Ola” eta “Haurrak Parkean” programetako doako jarduera-multzoa aurkeztu du gaur Almudena Grandes plazatxoan egin den prentsaurrekoan. Bi ekimen horien asmoa da euskararen transmisioa bultzatzea familia barruan aire zabalean jarduerak eginez euskaraz.
Kulturako ordezkari Nuria Alzagak adierazi duenez, “Irungo Udalean euskararen erabilera familian sustatzeko lan egiten dugu, ekimenak eginez, hala nola Familia Ola eta Haurrak Parkean”. Euskara ordezkariak azaldu duenez, ekimen horiei esker, gurasoek eta haurrek familiarekin gozatu ahal izango dute, aire zabalean eta euskaraz jarduerak eginez.
Familia Ola
Familia Ola programaren helburua da euskararen erabilera normalizatzea leku ohiko eta formalagoetatik kanpo, esaterako eskolatik kanpo, familia euskaldunei edo hizkuntza horren erabilera sustatu nahi dutenei zuzendutako aisialdiko jarduerak eginez.
Ildo horretan, honako hiru jarduera programatu dira azarorako. Lehena, azaroaren 14an eta 16an 17:30etik 19:00etara egingo den musika-tailerra. Bigarrena, azaroaren 21ean eta 23an, 17:30etik 19:00etara Ginkana. Azkena, Oiartzungo Soinuenera irteera, baina ekintza hau oraindik zehazteke dago.
Familia Ola programako jardueretan parte hartu nahi duten familiek urriaren 23tik 31ra eman dezakete izena, udalaren web orriaren bidez. Segun zenbatek ematen duten izena, tailerra bi egunekoa edo egun bakarrekoa izango da, gehienez ere 30 lagun eguneko.
Haurrak Parkean programak Irungo familientzako baliabideak jartzen ditu herriko auzoetan eta jolasguneetan euskaraz jolasteko Joaten diren haurren adinaren arabera, bi talde eratzen dira. Alde batetik, 3-5 urteko haurrekin eta haien zaintzaileekin jolasak egiten dira, familiako hizkuntza-transmisioa eta denbora librea konbinatuz. Bestetik, 6 urtetik 9ra bitarteko umeekin, ordea, lagunen artean egingo da jarduera, bi hezitzaile bertan direla.
Honako hau da jardueren egutegia:
- Urriaren 11n, 18an eta 25ean,asteazkenarekin:
Nagore Laffage parkean (Toki Alai ikastetxea, Alzukaitz kalea) ⚫ Partxis parkean (Olaketa kalea)
- Urriaren 5ean, 20an, 27an eta azaroaren 3an, ostiralarekin:
Arbium plazatxoko pilotalekuan.
San Juan plazan (Euria egiten badu, udaletxeko arkupetan egingo da jarduera).




