Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua da. Bihar, hilak 7, Irungo Amaia KZren hitzaldi aretora itzuliko da zikloa. Hitzordua 19:30ean izango da eta sarrera doakoa izango da. Zazpi film laburrek osatzen dute aurtengo LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria.
Pieza berritzaileen bilduma izango da, bai edukiari bai estiloari dagokienez, eta, zalantzarik gabe, gaur egungo euskal zinemaren erakusgarri aparta dira.
Hona hemen proiekzioen zerrenda:
- Olatuen Isiltasuna. María Bartolome, Erik Campos, Fernando Martin.
- Muskil. Marina Perosanz.
- Koadro Goriari Heldu. Iulen Arana.
- Irrits. Maider Oleaga.
- Asko falta da? Ane Cuesta.
- Erlojupekoa. Leire Egaña.
- Hitzak. Josu Martinez.
Iulen Arana “Koadro Goiari heldu” filmaren egile eta zuzendari irundarrak aurkeztuko du saioa baita ondorengo solasaldia ere. Saioak 60 minutu inguruko iraupena izango du.