Irungo Harrera Sareak San Juan plazan kontzentrazioa deitu du gaur arratsaldeko 19:00etarako

Iturria: Irungo Harrera Sarea

Irungo Harrera Sareak San Juan plazan kontzentrazioa deitu gaur arratsaldeko 19:00etarako. Herritar sareak elkarretaratze deialdia zabaldu zuen igande goizean Bidasoa ibaia gurutzatu nahian migratzaile bat hil zela jakin ostean. Joan den maiatzean beste etorkin bat hil zen Bidasoa ibaian, ustez itota.

Igandean gertatutakoa salatu eta Bidasoa ibaia hilobi izango ez dela aldarrikatuko da gaur arratsaldean Irungo San Juan plazan egingo den kontzentrazioan. Era berean, zirkulazio askatasunaren, bide seguruen eta harrera herriaren alde egingo da arratsaldeko 19:00etarako deitutako kontzentrazioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude