Urriaren 15ean Lakaxita berrirekiko da bazkari merienda musikatuarekin

Urriaren 15ean, igandean, Lakaxita berrirekiko dute. Horretarako, arratsalde-pasa goxo bat antolatu dute: parrillada, pikoteoa, musika eta konpainia ezin hobea, playlist irekiaren erritmora. Eguna 12:00etan hasiko dute eta 20:00etan amaituko da. Lakaxitako lagunak, ezagunak, parranderoak, behin etorri zen hura, ezezagunak, hau da, edozein gonbidatua dago lorategiaren berpizkundera.

Segurtasun hausnarketa

Aurreko hilabeteetan zehar Lakaxita espazio segurua den ikusteko hausnarketa egin da. Lakaxita espazio segurua ez dela jakinda, eta egoera hau guztiz aldatzeko erabakia hartu da. Hori dela eta, Joxemi Zumalabe fundazioarekin ikaskuntza eta hausnarketa prozesu bat hastea erabaki da.

Prozesu honetan parte hartzeko deialdia irekia da, hau da, nahi duenak parte har dezake. Laster, Gaztetxearen Instagram kontuan jakinarazi duten, laster informazio gehiago emango da prozesu honen inguruan, baina prozesu polita eta aberasgarria izango dela aurreratu dute. Igandean bertan ere prozesuaz jakiteko aukera izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude