Santiagotarrak ur bizietako Espainiako Txapelketan lehiatu da abuztuko bigarren asteburuan zehar. Guztira, 10 domina irabazi dituzte kirolariek slalom eta slalom patruila modalitateetan, bietan kluben sailkapenean 2. postua lortu zuelarik. Bestetik, kayak cross txapelketan ere klubak parte hartzea izan du.
Banakako dominen artean K1 gizon beteranoetan Andez Diezek 1. Postura lortu zuen. C1 Gizon juniorretan Oier Díazek urrezko domina irabazi zuen. Slalom kategorian K1 gizon beteranoen artean Ekhi Diez bigarrena izan zen.
K1 emakume beteranoen artean Jone Otañok 3. postua lortu zuen. C1 emakume seniorretan Klara Olazabal brontzezko domina irabazi zuen. Era berean, C1 emakume juniorretan 3. Postua María Garcíarentzat izan zen.
Slalom patrullen atalean, C1 emakume juniorren artean 1. postua María García, June Bajo eta Haizea Celayarentzat izan da. C1 Gizon Seniorrentan 3. postua Oier Diez, Haritz Azanza eta Javier Arruabarrenarentzat izan zen. Postu berean, 3. postuan, amaitu zuten K1 emakume seniorretan Klara Olazabal, Ainara Azanza eta Izar Garcíak. K1 emakume juniorretan berriz, 2. postua Udane Ortega, María García eta Haizea Celayarentzat izan zen.
Kayak Cross
Kayak Cross modalitatean, Emakume seniorren artean 3. postua Ainara Azanzarentzat izan zen. Gizon seniorretan berriz, Aitor Iriondok ere brontzezko domina eskuratu zuen.