Sexty sexers, rockeroak bueltan dira

Sexty Sexers etenik ez emateko egarriz esnatu dira. Munduratu
zireneko kideak berriro elkarrekin, bira txiki batekin ozenki esan dute rockeroak ez direla hiltzen. Mikel Larratxe irundarrak xehetasunak eman dizkigu.

 

– Azlorerik-ez-urkamendian-tour-2013-webken 3 urteotan banda loaldian egon da, baina berriro bueltan da. Zer dela eta?
2001ean lehen aldiz Berako musika eskolan elkartu ginenetik atseden gabe jardun genuen 2010eko azarora bitarte. Bidean 200 kontzertu baino gehiago eta 3 disko eta maketa bat grabatu genituen. Taldea nekatua zegoen eta atseden txiki bat hartzeko garaia heldu zela erabaki genuen. Atseden hau taldeko zenbaitek proiektu berriak martxan jartzeko erabili genuen (ZaKillers, Joseba B. Lenoir, Mutürbeltz…) eta hasiera batean nahi genuena baino luzeagoa izan da tartea.
– Lehenengo urratsa azaroan egin duzuen bira txikia izan da: Urkamendian lorerik ez. Jotzeko horrenbesteko beharra zenuten?
Izugarrizko beharra. Batik bat sextysexers beti zuzeneko animalia izan delako. Urte hasieratik daramagu modu batera edo bertzera material berrian lantzen; baina gure egoera pertsonalak medio prozesua pausatua izaten ari denez, beharra sentitu genuen talde egiten gaituen hura, zuzenekoa, berriz ere bizitzeko.
– Zer moduz joan da bira?
Bikain. Bagenekien Psilocyben duela hiru urte azken kon-tzertua eman genuenean gurekiko espektatiba gorenean zegoela (kontzertu hura ahaztezina izan zen!), eta denbora lapsus honetan jendea gainean izan dugu berriz ere jotzeko eskatuz. Beraz, erran daiteke bira hau aldeko genuen haizeaz izan dela.
– Berrikuntzarik al dakar bigarren aro honek?
Esentzian ez, baina taldean bai. Hero Mantra, gure azken diskoa, grabatzeko taldean sartu zen Iñaki ‘Fortun’ Gonzalezek taldea utzi zuen joan den udaberrian. Taldeko bateria orijinala dugu bueltan orain, Inaxio Agara. Berezia da guretzat, hasiberriak ginen garaiak oroitarazten baitizkigu; agian horregatik bira honetako errepertorioa gure lehen bi diskoetan oinarritzen da batik bat.

rgzk.sexty 2 press
– Kantu berriak prestatzen ari zarete. Nolakoak? Noiz izango dugu entzuteko aukera?
Bada, oraingoz ez dugu ildo garbi bat ikusten kanta eta kanta tartean. Hero Mantran hartu genuen bideari jarraiki nahikoa material heterogeneoa dugu eskuartean. Dena den, behin grabazio prozesua pasata, gauza asko berdin-tzen dira. Oraindik ezin dugu data jakin batzuez hitz egin; guk lanean jarraituko dugu eta zorte pixka batekin 2014an zehar entzun ahalko dira SextySexersen kanta berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude