“Social Running” topaketak korrikalariak elkartzeko sortu dira

Argazkia: JJ. Portos.

50 pertsona inguruk parte hartu zuten joan den igandean, otsailaren 1ean, goizean, Irunen egindako “Social Running” topaketan. Super Amara BATek antolatutako lehen edizio honen helburua mugaren bi aldeetako korrikalariak batzea izan zen. Horrela, zaletasun bera, running-a, partekatzen duten pertsonen arteko topaketa izan zen eta Biarritz Olymipique klubeko kideek ere bertan parte hartu zuten.

Ekintza goizeko 10:00etan hasi zen, Playaundiko pistan, jardueraren aurkezpenarekin. Korrikalariek bi ibilbide ezberdinen artean aukeratu zuten, bat 9 kilometrokoa eta bestea 16 kilometrokoa, bakoitza maila guztietarako egokiak ziren erritmoetara egokitua.

Bi ibilbide aukeran

Saioa beroketa bateratu batekin hasi zen atletismo pistari buelta leun bat emanez eta mugikortasun ariketa batzuk egin ondoren korrikaldia hasi zen. Bi ibilbideak Playaunditik abiatu ziren eta Behobiarantz jarraitu, parke ekologikoa Santiagoko bidegorriarekin eta Azken Portuko kiroldegiarekin lotzen duen pasabide berritik igaroz. Nazioarteko zubia Behobiatik igaro ondoren, Hendaiako bidegorritik jarraitu zuen ibilbideak.

Ibilbide laburra osatu zuten taldeak Santiagoko nazioarteko zubitik igaro ziren eta hortik atletismoko pistara joan ziren berriro. Distantzia luzeenarekin animatu ziren korrikalariak Puerto Kanetaraino iritsi ziren eta bide beretik itzuli ziren egindako ibilbidea deseginez. Talde bakoitzak kapitain bat izan zuen, bidea erakusteaz eta denentzat erritmo erosoa eramateaz arduratu zena.

Jarduera amaitzeko, atletismo-pistara iristean, korrikalariek dutxatu eta instalazioetako aldageletan aldatzeko aukera izan zuten, Super Amara BATek prestatutako luncha baino lehen. Bertaratutakoen arteko giroa bikaina izan zen, patata-tortilla, hestebete eta fruitu lehorrekin.

Hasiera baino ez

BATetik oso pozik agertu dira egitasmoaren lehenengo edizioaren emaitzarekin: “parte-hartzaileengandik jaso dugun feedbacka da errepikatzeko gogoz geratu direla”. Beraz, martxoan zehar Biarritz Olympiqueri bisita itzuliko diote, ekimen hau hazten jarraitzeko asmoarekin. Bide beretik, JJ. Portos. Argazkilariari eskerrak eman dizkiote klubaren Flickr kontuan partekatu den argazki-erreportajeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude