21 jarduera egingo dira Irunen emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazten laguntzeko helburuz
21 jarduera antolatu dira hirian azaroaren 25a, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, dela eta. Irungo Udalaz gain, elkarte hauek ere antolatu dituzte jarduerak azaroaren 25aren inguruan: Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak, Bidasoaldeko Elkarte Feministak, Uxoak, Argoiak Kultur Elkarteak, Parean Elkarteak...



