Maiatzaren 12an Irun Aurrera Bonuen beste kanpaina bat hasiko da
2020an, Irungo Udalak Irun Aurrera ekonomia eta gizartea suspertzeko plana abiarazi zuen, COVID-19 pandemiaren ondorioei aurre egiteko. Haren barruko ekimenik aipagarrienetako bat hiriko saltokien eta ostalaritzako establezimenduen aldeko bonuak ziren. Bada, asteazken honetan, Hiri Bultzadako ordezkari Juncal Eizaguirrek, zenbait merkatari...