Azken Portu inguruan Bidasoa ibaiaren ertza berreskuratzeko proiektua aurkeztu du udalak
Irungo Udalak urteak daramatza Bidasoa ibaiaren ibai-profila berreskuratzen. Behobiako eta Santiagoko zubien eremuak hobetzeaz gain, azken urteotan, jarduketak egin dira bidegorrietan (Real Union eta Pierre Lhande ibilbideak), Osinbiribil birnaturalizatu da eta Azken Portu eta Behobia artean pasabidea ireki da. Hala...