
Txingudi/Baztan/Oreretak azken jokaldian irauli du markagailua txapelketa irabazteko. Denboraldiko partidarik berdinduena jokatu zuen Txingudi/Baztan/Oreretak larunbatean Donostian, hala ere, jokalariek ez zuten itxaropena galdu eta, azkeneko jokaldian egin zuten garaipena ematen zien entsegua.
Ez zen erraza izan mugakoentzat, izan ere, bi entsegu egin zituen Bera Berak lehenengo minutuetan (10-0).
Aldea murriztea lortu bazuten ere, Bera Berak iniziatiba izan zuen eta aurretik mantendu zen markagailuan.
Azkeneko minutuetan, donostiarrak 18 eta 14 irabazten ari zirela, erasora joan ziren mugakoak markagailua iraultzeko intentzioarekin eta lortu zuten ere, hirugarren entseguak 18 eta 19an utzi baizuten emaitza.
Markel Aizpurua, Unai Aizpurua, Telmo Bereciartua, Aiur Callao, Markel Celestino, Giovani Ciurar, Galder Eizaguirre, Omar El Mossaoui, Oier Goenaga, Greta Gutierrez, Goretti Lekuona, Urtats Mendizabal (kapitaina), Markel Orbegozo, Annie Pascaru, Oihan Sanchez, Beñat Tristan eta Marcos Viñuela izan ziren Txingudi ordezkatu zutenak, Adei Usandizaga, Aimar Vicondo eta Pau Martinez baztandarrekin eta Oreretako Xian Aizpurua, Eki Galarraga eta Enai Irastorzarekin batera.
Puntuak Giovani Ciurarrek (2 entsegu), Omar El Mossaouik (entsegu 1) eta Galder Eizaguirrek egin zituzten (2 eraldaketa). Epailea Iñigo Atorrasagasti izan zen.
Biok Txingudi laugarren (35-32)
Finalerdietara sailkapena eskuetan, Biok Txingudik laugarren postuari heltzeko borroka egin behar zuen Iruñean. Norgehiagoka kontrolpean izan zuten une oro eta puntuak segituan iritsi ziren. 9. minutuan, Enara Arrutik lehenengo marka lortu eta Alba Saizek eraldatu zuen (7-0). Minutu gutxira, La Unicak aldea murriztu zuen baina, Lur Gastonen eskutik, Txingudik beste entsegu bat egin zuen, Saizek eraldatu zuena (14-5).
Bisitariak baloiaren jabe egin ziren eta nafarren zelaian garatu zuten haien jokoa, baina etxekoak defentsan ondo aritu ziren eta erasoak gelditzen joan ziren. Kontraeraso baten ostean, La Unicak partidako bere bigarren marka lortu zuen (14-10). Hiru minutu geroago, Jessica Gomezek Biok Txingudiren hirugarren entsegua egin zuen, Alba Saizen eraldaketarekin batera, 21 eta 10ekoa jartzeko markagailuan.
Lehenengo zatiaren azken uneetan, La Unicak beste entsegu bat egin zuen, atsedenaldia 21-15 iritsiz.
Orokorrean, Txingudik partida kontrolpean zuela bazirudien ere, La Unicaren kontraerasoek metroak aurreratzea lortzen zuten beti.
Bigarren zatia parekatuagoa egon zen, baina mugakoak izan ziren puntuak egiten lehenak, Lur Gastonen bigarren entsegua eta Alba Saizen laugarren eraldaketarekin (28-15).
La Unicak, berriz ere, aldea murriztu zuen beste entsegu bat eginez lau minutu geroago (28-20).
Hurrengo minutuetan, bi taldeen arteko ika-mika hain parekoa izan zen markagailua ez zela mugitu, baina 68. minutuan, Jessica Gomez eta Alba Saizen eskutik, Biok Txingudik definitiboa zirudien kolpea eman zuen beste entsegu eraldatu baten bidez (35-20).
La Unica erasora joan zen honen ondoren eta Txingudiren intentsitateak beheraegin zuen. 73 eta 75. minutuetan, nafarrek bi entsegu eta eraldaketa bat lortu zuten, garaipena lortzea gerturatuz, baina markagailua irauli ezinik (35-32).
Aukera gehiago gabe, emaitza berdin mantendu zen epaileak amaiera adierazi arte. Emaitza honekin, Biok Txingudik laugarren posizioan amaitu du liga eta Durangoren aurka jokatu beharko du play-offeko finalerdietan.
Hamabostekoa jokalari hauek osatu zuten: Lucia, Duran, Alazne Macicior, Maren Santa Cruz, Zumendi Caro, Lohitzun Aia, Sandra Ramos, Lur Gaston, Garazi Santos, Leire Muñoz, Enara Arruti (kapitaina), Jessica Gomez, Alba Saiz, Naroa de la Fuente, Laida Rodriguez eta Paola Vega. Aulkian hasi ziren Lupe Pescador, Iara de Almeida, Uxune Aranburu. Epailea Arnaltz Bilbao izan zen.
Aukerarik ez Zaisa Txingudirentzat (61-0)
Xabi Sanchez, Iñaki Lantxo, Jon Sanchez, Jenö Kocsis, Jon Mediavilla, Imanol Rodriguez, Aritz Rodriguez, Aitor Asurmendi, Ekain Hiribarren, “Lutxo” Echevarria, Pablo Besga, Juan Carlos Lora (kapitaina), Hodei Guerrero, Odin Gutierrez eta Alberto Robledak osatu zuten hasierako hamabostekoa. Epailea Jon Felipe izan zen.
Denboraldiko azkeneko konpromisoa izan zuen Zaisa Txingudik Iruñean, oso erronka zaila izango zela jakinda. Ordezko jokalaririk gabe eta ligan oso indartsua erakutsi duen talde baten aurka, Txingudiren helburua ahalik eta jokorik onena erakustea zen.
Markagailua lehen minutuetan mugitzen hasi zen La Unica, lehenengo 12 minutuetan 14 eta 0ekoa lortuz. Mugakoak defentsan gogor ari ziren eta nafarren erasoak gelditzen eta baloiak berreskuratzen lortu zuten, baina ez zuten puntuetan bihurtzea lortzen.
Hodei Guerreroren lesioarekin, hamalau jokalarirekin aritu behar izan ziren eta etxekoek aukera ez zuten desaprobetxatu, beste bi entsegu eraldatu lortzeko (28-0).
Bigarren zatian, jokalari bat gutxiago izateak eta La Unicak intentsitate puntu bat gehiago izateak eragina izan zuen Txingudiren jokoan eta indarrak behera egin zieten. Lehenengo minutuetan, nafarrek beste hemeretzi puntu batu zituzten markagailura eta Zaisa Txingudik ahal zuen guztia egiten jarraitzen zuen (47-0).
Hurrengo minutuetako baloi galere, melé asko egin behar izatea eragin zuen, aurrelarientzako exijentzia fisikoa areagotuz. Odin Gutierrezek aurpegian jasotako kolpe baten ondoren, hamahiru jokalarirekin aritu zen Txingudi azkeneko minutuetan. La Unicak bi entsegu eraldaturekin itxi zuen kontua 61 eta 0an.
Emaitza honekin, Zaisa Txingudik seigarren amaitu du liga 22 puntu eta 5 garaipen lortuta.
16 urtez azpikoak Bilbon garaile
Txingudi/Baztan sub 16ak Uni Bilbo B bisitatu zuen larunbatean. Hasieratik partida kontrolpean izan zuten eta etxekoei hamalau entsegu egitera iritsi ziren. Justin Duarte, Adrian Muñoz, Thiago Quimey, Beñat Bereau, Jonathan Guerrero, Unax Lopez, Oier Oliveira (kapitaina), Ibai Senar, Urtzi Arrieta, Asier Artal, Mattin Petrikorena, Juan David Maya, Joaquín Mijichich, Ekaitz Sanchez eta Alan Rodriguez izan ziren Txingudiren ordezkariak.



