Gaur goizean, Uranzu pilotalekuan, Irungo Udaleko Kiroletako ordezkari Borja Olazabalek, Aspeko arduradunekin batera, abenduaren 23an ostiralarekin Irunen jokatuko den pilota jaialdia aurkeztu du, Uranzu pilotalekuak eta hiriak pilota jardunaldi nagusien barruan duten protagonismoaren beste adierazgarri bat.
Jaialdia 21:00etan hasiko da, ETBren kamerak lekuko direla, eta bi partidak osatuko dute. Lehenengoa Binakako Promozio Txapelketaren barruan jokatuko da, Bakaikoa eta Morgaetxebarriaren eta Exposito eta Bikuñaren artean, eta bigarrena, Binakako Txapelketaren barruan, Ezkurdia eta Martijaren eta Jaka eta Arangurenen artean; hain zuzen ere, Ezkurdia Lau eta Erdiko Txapelketako azken irabazlea da.
Sarrerak Interneten eros daitezke eta, egunean bertan, txarteldegian, 20:00etatik aurrera, 25 euroan erreboterako eta goiko alborako eta 30 euroan kantxarako.