Txingudiko bertso-eskolak ikasturte berriari ekiteko prest daude

Argazkiaren iturria: Irunabar.

Txingudiko bertso-eskolak martxan jarriko dira urritik aurrera. Ikasturte berrian zehar bertsotan aritu, saiatu edo ikasi nahi dutenek bertso-eskoletan doan izena emateko aukera izango dute. Izan ere, izen ematea epea zabalik dago jada, nahiz eta urte osoan zehar ere izena eman daitekeen.

Eskualdeko bertso eskolak taldeak sortzen hasi dira dagoeneko. Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunetik adierazi dutenez, hasiberrientzako hainbat talde dituzte, baita bat-batean aritzeko taldeak edo bertso-tailerrak ere.

Eskoletan izena eman nahi dutenek, 688826433 (Igauri) telefono zenbakira deitu edo irunabar@gmail.com helbidera idatzi behar dute. Gainera, ikastetxerik edo elkarterik balego bertso-eskola edo antzekorik martxan jarri nahi lukeena, deitu edo idatzi dezakete ere beldurrik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude