Urtarrilaren 3an Irun erdialdean egingo den kalejirak trafiko mozketak eragingo ditu

Datorren ostiralean, urtarrilaren 3a, 18:30etatik aurrera Irun erdialdean kalejira bat egingo da. Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, San Juan plazatik aterako den kalejirak trafiko mozketak eragingo ditu.

18:30etatik 18:40etara

Ibilgailuen zirkulazioa Gipuzkoa hiribidetik, Colón pasealekutik pasata eta Nafarroa hiribideko eta Eliza kaleko bidegurutzera arte moztuko da.

Aparkalekuei begira:

  • San Juaneko aparkalekuaren sarrera eta irteera Jenaro Etxeandiatik eta Elizatik moztuko da.
  • Mendibileko aparkalekuko sarrera ez da kaltetuta ikusiko.

Taxiei dagokionez:

  • San Juan eta Jose Ramon Agirretxeko geltokiak afekzio puntualak eta denbora gutxikoak izango ditu kalejira aurrera doan heinean.

18:40etatik 19:45etara

Iganderoetan ematen diren afekzio berdinak emango dira, hau da, Colón pasealekuko guztizko mozketa Francisco de Gainza eta Iparralde hiribidea eta Gipuzkoa hiribidearen artean.

Aparkalekuetara sarrera ez da kalteturik ikusiko.

19:45etatik 20:00etara

18:30etatik 18:40etarako mozketetara bueltatuko da.

Irunbus zerbitzua

Kalejirak zenbait afekzio sorraraziko ditu Irunbus zerbitzuko linea ezberdinetan 18:30etatik 20:00etara, gutxi gorabehera:

L1. ZAISA – OSPITALEA

  • Ospitalerantz: 18:30etik 19:30etara, gutxi gorabehera, autobusak Fermin Calbeton kaleraino iritsiko dira. Handik, itzulbidetik, Nafarroa hiribidean behera, GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Zubimuxu plazatxoko biribilgunetik Hondarribia kalea igo eta jaitsi, eta ospitalerantz egingo dute, betiko bidetik.

** 19:45etako irteera: Nafarroa hiribidea eta Fermin Calbeton bertan behera geratzen dira (Itzulbidea ITXITA).

  • Zaisarantz: 18:30etik 19:15etara, gutxi gorabehera, autobusek Geltoki kalerainoko betiko ibilbidea egingo dute. Handik, Hondarribia kalea jaitsi, eta, GI-636 errepidetik, Oxinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik.

** 19:30etako eta 19:45etako irteerak: Nafarroa hiribidea eta Fermin Calbeton bertan behera geratzen dira (Itzulbidea ITXITA).

L2. SAN JUAN – KATEA

18:40etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, abiaburua Gipuzkoa hiribidea, 1 izango da.

L3. SAN JUAN – ARTIA

18:30etako irteera Nafarroa hiribidea, 18tik egingo da.

L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA

18:45eko irteeratik 19:45ak arte, abiaburua Gipuzkoa hiribidea, 1 izango da.

Murrizketak kalejirak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude