Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

57707: Zabaldu berria eta urbanizatua dagoen Colon pasealekuaren bista; eskuinean Zabaltza plaza (1908-1909).

1921eko irailaren 4an argitaratu zen “El Bidasoa” aldizkariaren hasieran Junkaleko Andre Mariaren elizako hurrengo asteko elizkizunak Burgosen zendutako Mercedes Rodríguez Balzola de Barreiro andrearen omenez egingo direla azaltzen da. Jarraian, “El Bidasoa” aldizkariaren sorreratik 6 urte bete direla gogoratzen zaie irakurleei erredakzioak sinatutako idatzian. Aldizkariko kolaboratzaile batek idatzitako “Un señor salmón y una señorita joven” testuaren titularrak aurreratzen duenez, adineko gizon eta emakume gazte baten arteko maitasun istorioa kontzen da. “Desde extremeñas tierras, Evocación del Bidasoa” idatzian Angel Rosadok Bidasoa eskualdearekin lotutako oroitzapenak gogoratzen ditu, Extremadurako lurretan ikusten duenarekin alderatuz.

56595: San Juan plaza eta udaletxea. Ezkerrean, Adiskidetasunaren kasinoa ikus daiteke (eszena 1908tik aurrerakoa da).

Aldizkariaren bigarren orrialdean kirol kronika ohi baino laburragoa aurkituko dute irakurleek, udako etenaldiaren ondorioz, kirol albiste gutxi daude eta. RE-LA-MI-DO kolaboratzaile ezagunak kasu honetan langileen eta abesbatzen arteko loturaz hitz egitea erabaki du eta langileen abesbatza bat sortzeko ideia ematen die. “Charlas femeninas” atalaren barnean, idazleak aldatu beharko liratekeen gauzei buruzko iritzia eman du, hirian antolatutako dantzek arrakasta handiagoa izan dezaten. “De todo un poco” atalean hainbat albiste labur biltzen dira: tranbiarekin lotutako gorabeherak aipatzen dira, automobilak hirian ibiltzen diren abiadura handia kritikatzen da eta hiriko mugikortasunarekin lotutako beste gai batzuez hitz egiten da.

38151: Antzinako Nazioarteko Zubia eta Bidasoa ibaiaren bi ertzak; atzealdean, Irun.

Hirugarren orrialdean, berriz, muga zeharkatzeko pasaporteen erabilerarekin lotutako nobedadeen berri ematen da, muga igarotzeko baldintzak erraztu daitezela eskatzeko. Bestetik, Hondarribiko jaiak direla eta, alboko hirian datozen egunetan antolatzekoak ziren ekintzak zerrendatzen dira. Zenbaki guztietan errepikatzen diren “Notas Municipales” eta “Ecos de sociedad” atalen ostean, “Noticias” berri laburren atalarekin amaitzen da “El Bidasoa” aldizkariaren 314. zenbakia.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude