Emakumeentzako Ahalduntze Eskolak ikastaro berriak eskainiko ditu irailaren 21etik aurrera

Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Emakumeentzako Ahalduntze Eskolak irailean hasiko den ikasturtean eskainiko dituen jardueren berri eman du. Ekimena zertxobait desberdina da aurreko edizioetakoaren aldean, COVID-19ak eragindako krisialdiaren ondorioz ezarritako segurtasun neurriengatik nagusiki.

Lehenengo ikastaroa argazkilaritza tailer bat izango da, “Zugandik”, Idoia Telleriaren eskutik. Helburua senarekin (bir)konektatzeko, gainerako emakumeekiko enpatia garatzeko, noren ahotsa entzun eta zaintzeko eta noren gorputza eta emozioak entzunarazi eta azaleratzeko gune bat eskaintzea izango da. Sakelako telefonoaren bidez argazkiak ateratzen ikasteaz gain, argazkien bidez, parte hartzaileek beren begirada eta sentimenduak landuko dituzte, eta esperientziak bideratu eta sinbolizatu.
Data eta ordutegia: zortzi saio, irailaren 21etik azaroaren 16ra bitartean (astearteetan), 17:30etik 19:30era bitartean. Tokiak: hogei. Palmera Montero.

Bigarren ikastaroa “Gure aurreko emakumeak” izango da, eta Pepa Bojók zuzenduko du.
Emakumeak ahalduntzeko lanaren barruan, behar-beharrezkoa da noren historia ezagutzea; emakumeek gizartean jokatu duten eginkizuna ezagutzea, askotan anonimoa eta ezezaguna izan baita; noren leinuko emakumeen historia ere ezagutzea; memoria berreskuratzea; “egiteak eta jakiteak” berreskuratzea; emakumeak aldarrikatzea, garaian garaiko aginduak ez betetzeagatik baztertutakoak barne; eta haien ekarpen eta zailtasunak eta haien berrizaletasun eta ausardia aitortzea.

Data eta ordutegia: zortzi saio, irailaren 27tik azaroaren 29ra bitartean (astelehenetan), 17:30etik 19:30era bitartean. Tokiak: hogei. Palmera Montero.

Hirugarren ikastaroa “Loratzen” izango da, eta Amaia Urieta Garcíak emango du. Eguneroko bizitzan gertatzen zaizkienak ereintzatzat hartzen ikasiko dute parte hartzaileek, eta, horrela, ikastaroaren bukaeran, loratzeko eta beren alderdi guztiak (are oraindik ere lanketa eskatzen dutenak) baloratzeko prest egongo dira. Izan ere, loratzeko bidean, nor gutxien toleratzen dituen bere alderdiekin adiskidetuko da, eta, horrela, bizitza oso eta kontzientea izango du.
Data eta ordutegia: hamar saio, irailaren 30etik abenduaren 9ra bitartean (ostegunetan), 17:30etik 19:30era bitartean. Tokiak: hogei. Palmera Montero.

Azken tailerra “Emakumeak ahalduntzeko mindfulnessa II” izango da, eta Clara Wolframek zuzenduko du. Parte hartzaileek mindfulnessaren tresnetan sakonduko dute, noren gorputza eta zailtasunak zeharkatzeko eta haietatik etekina ateratzeko, krisia eragiten duen guztia aurrera egiteko aukera ere bada eta. Doluak, mendekotasunak, estresa landuko dituzte, bizipen horiei uko egin gabe; alderantziz, ikasteko erabiliko dituzte, berekiko eta gainontzekoekiko adeitasunez.
Data eta ordutegia: zortzi saio, urriaren 19tik abenduaren 14ra bitartean (astearteetan), 17:00etatik 19:00etara bitartean. Tokiak: hogei –2021eko martxotik maiatzera bitartean ikastaroaren lehengo atalean parte hartu zuten emakumeek bakarrik eman ahalko dute izena–. Palmera Montero.

Ikastaroak Irunen erroldatutako emakumeentzat dira, eta batean edo gehiagotan parte hartu nahi dutenek www.irun.org helbidean izena eman dezakete, irailaren 3tik 17ra bitartean.

Komunikazio positiboa eta autoestimua lantzeko tailerra
Berdintasun Zerbitzuak komunikazio positiboa eta autoestimua lantzeko tailer bat ere jarriko du martxan; taldekako prestakuntza jarduera bat, metodologiaren eta edukien bidez parte hartzen duten emakumeei beren bizitzan autoestimua handitzen laguntzeko tresnak ezagutaraztea duena helburu. Prebentziozkoa da, eta xedea da parte hartzaileek kontzientzia handiagoa izatea jasaten dituzten desberdintasun eta diskriminazio egoeren gainean.

2 orduko hamahiru saiok osatuko dute, irailaren 22tik abenduaren 15era bitartean, asteazkenetan, goizez, 10:00etatik 12:00etara bitartean, eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era bitartean, eta Irunen erroldatutako emakumeentzat izango da, salbu eta toki hutsik gelditzen bada. Interesdunek irailaren 3tik 17ra bitartean izena eman dezakete, www.irun.org helbidean, eta saioak Palmera Monteron izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude