‘Zinema guztiontzat’ egitasmoaren urteko bigarren txanda igande honetan abiatuko da Ocine Mendibilen 

Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuak datorren igandean, irailaren 13an, ekingo dio ‘Zinema guztiontzat‘ egitasmoaren urteko bigarren txandari, Lurdes Iriondo. Ez gera alferrik pasako helduentzako dokumentalarekin. Apirila eta ekaina bitartean zazpi film proiektatu ondoren, egitasmoak urtea amaitu arte luzatuko du bere eskaintza Ocine Mendibilen, euskarazko kultur kontsumoa indartzeko asmoz. Abendura bitartean beste 12 pelikula ikusteko aukera egongo da: haur eta gazteentzako saioak 16:00etan izango dira, eta helduenak, berriz, 18:00etan.

Irundarrek doan lortu ahal izango dituzte sarrerak udal webgunean, film bakoitzaren asteko asteleheneko 14:00etatik ostiraleko 14:00ak arte. Sarrerarik geratuz gero, Ocine Mendibileko txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago. Pertsona eta film bakoitzeko gehienez lau sarrera hartu ahalko dira; horregatik, zentzuz jokatzea eta azkenean zinemara joan ezin bada sarrerak euskara@irun.org bidez bertan behera uztea eskatzen da, beste herritar batzuek erabili ditzaten.

Aurtengo berritasunak

Aurtengo edizioaren berritasun nagusia helduentzako doako proiekzioak barne hartzea da, baita aretoetan irisgarritasuna bermatzeko neurri bereziak ezartzea ere. Saio guztietan argi urdin leuna mantenduko da, bolumena puntu erdi bat jaitsiko da eta eskailera ondoan dauden eserlekuak erreserbatzeko gomendioa egingo da, herritar guztiek esperientziaz eroso gozatzeko aukera izan dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude