Sabadellgo igerilekuak maila handiko lehiaketa hartu zuten pasa den asteburuan, non atzerriko igerilari ugarik ere parte hartu duten. Testuinguru exijente horretan, Bidasoa XXI taldeak uzta oparoa ekarri du etxera: 10 finalista postu, Euskadiko Errekor absolutu bat eta klubeko hiru adin-errekor berri.
Maila absolutuan, Asier Iguiñiz izan da izen nagusia. Igerilariak hiru final lortu ditu guztira. 400 estiloetan A finalerako sailkatzea lortu zuen (nahiz eta azkenean ez zuen parte hartu), eta B finaletan aritu zen 50 bizkarrekoan eta 200 estiloetako proban. Azken honetan eman zuen ezustekoa, Euskadiko Errekor Absolutu berria ezarriz. Familian ez zen hori izan poz bakarra, Maite Iguiñiz ahizpak ere debuta egin baitu maila honetan: lehen aldiz B final batean sartzea lortu zuen 200 bularreko proban.
Junior mailako emaitzak
Juniorren artean, Udane Ayestaran izan da nabarmenena. Hiru final jokatu ditu tximeleta estiloko hiru distantziatan (50, 100 eta 200 metro). Domina lortzeko zorian egon zen 200 metrokoan, laugarren postu merituzko bat eskuratuz. Gainera, 50 eta 100 metroko txapelketetan klubeko adin-markak hobetu zituen.
Taldeko beste kideek ere lan borobila osatu dute. Maddi Fernandezek 50 metro libreetako finalean sartu zen, klubeko adin-errekorra hautsiz. Pablo Cerrok bi finaletan lehiatu zen, 800 eta 1500 metro libreetako proba gogorretan.
Guztira, lau final absolutu eta sei junior lortuta, Bidasotarrek argi utzi dute estatuko elitearen artean jarraitzen dutela.



