Gaur goizean 2025eko auzoetako kultur agendaren programazioa aurkeztu dute. Aurkezpenean parte hartu dute Irungo Udaleko lehenengo alkateorde eta Kulturako ordezkari Nuria Alzagak eta Gobernu Irekirako eta Herritarren Arretarako ordezkari Jon Ugartek. Beraiekin batera honako hauek ere izan dira: Jose Barreiro, Auzo Elkarteen Federazioaren lehendakaria eta Artiakoa; Enrique Aizpiolea, Meakakoa; Maria José Barral, San Migelekoa; Paco Martínez, Behobiakoa; eta Jose Luis Arias, Pinudikoa.
Auzoetako kultur agenda 2024ko partaidetza bidezko aurrekontuak egiteko prozesuko finalistetako bat izan zen berriz ere, eta Udalaren eta hiriko auzo elkarteen arteko elkarlanetik sortu zen, urte osoan kultur jarduerak eskaintzeko hiriko auzoetan.
Alzagak nabarmendu duenez, “auzoetako kultur agendak oso harrera ona izaten du urte bukaerarako, eta, aurten ere, hiriko auzo elkarteekin elkarlanean prestatu dugu. Kultura hiriko bazter guztietara helarazten saiatzen gara, eta ekimen hau horren adierazgarri da duela hainbat urtetatik. Gainera, askotariko jarduerak antolatzen ahalegintzen gara, hala nola dantza, kontzertuak eta antzerkia, jende guztiak aurkitu ahal izan dezan bere gustuko zerbait”.
Ugartek azpimarratu duenez, berriz, “hiriko auzoak leku biziak dira, guztion topagunea. Udala osatzen dugunoi funtsezkoa iruditzen zaigu honelako ekimenak sustatzen jarraitzea, guztiok irundarrak baikara baina bagara-eta auzotarrak ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu auzo elkarteei, elkarlanari esker ia asteburuero planak baititugu hirian”.
Abendura bitartean, hitzordu ugari izango dira Irungo auzoetan.
Hurrengo hitzordua
Hurrengo kultur jarduera Behobian izango da: larunbatean, hilak 12, 17:00etan, Berto magoak ikuskizun bat emango du, auzo elkartearen lokalaren ondoko aterpean (Endarlatsa hiribideko 6 zenbakian), eta, gero, 18:15ean, txokolate beroa eskainiko zaie haurrei.
Urteko egitaraua
- Anzaran
Martxoaren 16an eta 22an
Apirilaren 5ean
Maiatza 17an eta 31n
- Arbes eta Arbesko ErrotaN
Martxoaren 28an, 29an eta 30ean.
- Behobia
Apirilaren 12an eta 26an
Urriaren 10ean
- Meaka
Apirilaren 25ean
- San Miguel
Apirilaren 5ean eta 26a
Maiatzaren 10ean eta 24an
Azaroaren 22an
Abenduaren 13an
- Uztarri ona
Maiatzaren 24an eta 25ean
- Santiago
Maiatzaren 18an
Urriaren 26an
Abenduaren 28an
- Artia
Maiatzaren 24an eta 25ean
- Elitxu
Uztailaren 12an
- Alde Zaharra-San Juan
Abuztuaren 30ean
Abenduaren 20ean
- Erdialdea
Maiatzaren 9an
- Dunboa
Irailaren 13an
Urriaren 11n
- Anaka-Puiana
Irailaren 13an
- El Pinar
Irailaren 20an
- Belaskoenea
Irailaren 20an
- Larreaundi
Urriaren 25ean



