Auzoetako kultur agenda bueltan da asteburu honetan Arbesen geldialdia egiteko

Auzoetako Kultur Agenda egitasmoa bueltan da. Arbesen egingo du aurtengo lehen geldialdia. Martxoaren 28tik 30era, ostiraletik igandera, hainbat ekintza egingo dira bertan. Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak Irungo auzo elkarteen lankidetzarekin antolatutako jarduera da.

Asteburuko kultur programa

Lehen ekintza ostiralean, martxoaren 28an izango da. Arratsaldeko 18:30etik 20:30era Los Pasai txarangak emanaldia eskainiko du Arbesko Errota eta inguruan.

Larunbatean, martxoaren 29an, ekintza bikoitza izango da. Batetik, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era haurrentzako animazioa izango da Bidasoako Erraldoien eskutik Nagore Laffage plazan, Zuran eta inguruan. Jarraian, 19:30etik 21:30era Rock Taldeak Nagore Laffage plaza eta Arbes auzoko beste hainbat inguru girotuko ditu.

Igandean, martxoarean 30ean, berriz, goizeko 12:00etatik 13:30era muxikoak dantzatzeko aukera egongo da Jeiki Hadi taldearen eskutik Nagore Laffage plazan.

Auzoetako kultur agenda

Gogoratu behar da auzoetako kultura-agenda, 2023ko aurrekontuetan parte hartzeko prozesuko proiektu finalistetako bat, Udalaren eta hiriko hainbat auzo elkarteren arteko elkarlanaren ondorioz sortu dela, hiriko auzoetara kultur-eskaintza zabaltzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude