Gaurtik aurrera Irunek hiriaren izena daraman eskultura du Jenaro Etxeandia plazan

Irunek hiriaren izena irudikatzen duen eskultura du gaurtik aurrera. Jenaro Etxeandia plazan kokaturik dago hiriaren monumentu berria. Gaur goizean Cristina Laborda alkatea eta Nuria Alzaga Hiri Bultzadako ordezkaria bertan izan dira eskulturaren emaitza bertatik bertara ikusteko.

Komunikabideen aurrean alkateak adierazi duenez, Udalak lanean jarraituko du Irun hiri atsegin bat izan dadin irundarrentzat, baina baita kanpotik bisitan datozkigunentzat ere. Alkateak azaldu duenez, eskultura hau da horren erakusgarri, argazkia egin eta hiriko oroigarri bat etxera eramateko elementu erakargarria izango da eta. “Gure hiriaren izena Irundik kanpo zabaltzeko beste bide bat da, eta horregatik esaten dugu Irundik mundu osora goazela”, gaineratu du Cristina Labordak.

Guztira 12.500 euroko kostua izan du, BEZik gabe, eta interes turistikoko eskultura bat da. Irunen izena darama idatzita eta, hiriaren erdigunean instalatu denez, bisitari eta turistek argazkia egin ahalko dute hiriaren izenaren aurrean.

Ezaugarriei dagokienez, letra indibidualak euskarri baten gainean soldatu dira. Graffitien kontrako akabera dute, baita ainguratze-sistema bat ere. Horrela, erraz ordeztu daitezke bandalismoaren ondorioz kalteak badituzte.

Jarduketa «Irun-Oiasso Erromatar Hiria» helmugako jasangarritasun turistikoko planaren esparruan egin da, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude