Ostiralean, ekainaren 23an, San Juan bezpera jai eguna dela eta Hondarribian ohitura den bezala, Hondarribia Arraun Elkarteak, 2023. traineru denboraldirako, bere arraunlarien aurkezpena ospatuko du. Ekitaldia 20:00tan “Benta Zaharrako” plaza txikian izango da.
Aurten ere, eta dagoenekeo 31 urte dira, Hondarribia A. Eak gizonetan 2 traineru aurkeztuko ditu. Lehena, Eusko Label Ligan arituko da eta bigarrena ARC 1 Ligan.
Bestetik emakumeen trainerua berriro Eusko Tren Ligan arituko da.
Ekitaldia ondoren eta aurreko urteetan bezala, hurbildutako umeek Hondarribiko arraunlariekin batera argazkiak atera ahalko dituzte. Bertan ere txahal hanburgesak Gernikako piperrekin, garagardoa eta Ola Sagardotegiko sagardoa dastatzeko aukera egongo da. Amaitzeko dantzariak eta San Juan bezperako sua piztuko da.
Klubetik adierazi dutenez, zale guztiak gonbidatuak daude ekitaldi garratzitsu honetara.