24. Korrika martxoaren 24an eta 25ean goizaldean igaroko da Irundik

Gaur publikatu da 24. Korrikaren ibilbidea. “Euskara Gara” lelopean, 2026ko Korrika Atharratzen hasi eta Bilbon amaituko du ibilbidea. Guztira, 3436 lekuko – hartze izango dira 24. Korrikan zehar, eta 2175 kilometro izango ditu aurten ibilbideak, bidean gutxi gorabehera 460 herri zeharkatuz. Irundik zehazki bi aldiz igaroko da, martxoaren 24an eta 25ean; bi egunetan goizaldean.

Zehazki, martxoaren 24ko, astearteko, goizaldeko 3:44ean iritsiko da 2026ko Korrika Irunera. Katea auzotik sartu eta Lapitze, Larreaundi, Arbes eta Azken Portutik igaro ostean, Berarako bidean jarriko da 5:27ean, Behobiatik hiritik ateratzeko.

Hurrengo egunean, martxoaren 25ean, asteazkenean, bi zatietan igaroko da Korrika Irundik. Lehenik, 4:57ean iritsiko da berriro 24. Korrika Irunera. Kasu honetan, Lapurdi atzean utzi, eta hirira Santiago zubitik. Iparralde hiribidetik igoko da jarraian, Colón ibilbidea eta Hodnarribia kalea hartu eta Hondarribira igarotzeko 5:17ean. 6:08etan berriz, Zubimusu biribilgunetik Korrika Irunera itzuliko da 6:08etan eta Letxunborro hiribide osoa zeharkatuz 6:31etan Irundik, Gaintxurizketatik gora igoz.

Ibilbidearen xehetasunak Korrika aplikazioan azaldu dira esklusiban, eta bertan zein webgunean kontsulta daiteke nondik igaroko den. Kilometroak eskuratzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude