Asteburu honetan, XIII. Bidasoa Txingudi Squash Sarian 2026 antolatu du Lur-Alai Squash Klubak. Guztira 38 jokalari bildu ziren 3 egunez luzatu zen txapelketa jokatzeko. Euskadiko Squash Federazioak babesturiko Euskal Ligako lehiaketa izan da.
Emaitzei dagokionez, gizonezkoetan, Unax Merino izan da garailea, Free Squash Gasteizeko kirolaria. Alberto Ferreiro bigarrena izan zen, Eibarko Klub Deportibokoa, eta Fran Serrano izan zen hirugarren sailkatua Benedikta Squash kluba ordezkatuz.
Emakumezkoen kategorian berriz, Maite Laetitia Estoumes Lur-Alai Squash Klubeko kirolaria izan zen garailea. Bigarrena, Ione Iturria izan zen, Lur-Alai Squash Kluba ordezkatuz. Mariana Olin Amaya Squash kirol klubeko kirolaria txapelketako hirugarren sailkatua izan zen.
Juniorretan, Alain Serrano izan zen irabazlea, Benedikta Squash klubeko kirolaria. Iker Fernándezek, Lur-Alai squash klubeko kirolaria, zilarrezko domina lortu zuen. Azkenik, Mara Barbarin Amaya Squash kirol klubeko kirolaria kategoriako hirugarren sailkatua izan zen.
Lur-Alai Squash Klubak jokalari eta familia guztiei eskerrak eman dizkie txapelketa babesteagatik, baita antolaketan lagundu duten babeslei ere: Irungo Udala, Gipuzkoa Kirola, El Curry Verde, Aurrera Klinika, Ola Sagardotegia, Coloreando Estrellas, La Juanita Irun eta Deathlon.



