Espainiako sektore fasea jokatuko du gazteen Bidasoa Irun taldeak

Argazkia: Haimar Marcos

Asteburu honetan Artalekun jokatu da  gazteen mailako Euskadiko Txapelketako azken fasea. Irunen sei partida jokatu ziren eta BM Bidasoa Irun eta Balonmano Barakaldo A taldeek azken partida erabakigarria bizi izan zuten. Bidasoa txapeldunorde geratu zen, Ereintza Aguaplast eta Gran Camping Zarautz ZKE taldeei irabazi eta Bizkaikoen aurka galdu ondoren. Bi taldeak bi garaipenekin iritsi ziren azken jardunaldira eta txanpona Barakaldokoen aldera erori zen. BM Bidasoa Irunek, txapelketako lehen bi sailkatuetako bat denez, Espainiako Txapelketako sektore fasea jokatuko du apirilaren 26, 27 eta 28an.

Hiru partiden aktak

27 – BM Bidasoa Irun (12+15): Molguero, Bengoetxea (1), Goikoetxea, Rodrigo (1), Montero, Uruñuela, Behobide (2), Jiménez (3), Urtizberea (2), Campos (1), Berges (7), Carrero, Gey-Emparan (2), Raix (7), Arruti eta Galar (1).

26 – Gran Camping Zarautz ZKE (16+10): Ostolaza, Larrañaga, Moreno (2), Etxeberria (2), Azkue, Gaiztarro (7), Uranga (5), Nartallo (5), Albizu, Egiazabal, Baltasar (4), Donostia, Eceiza, Goenaga, Portillo (1) eta Lertxundi.

26 – BM Bidasoa Irun (13+13): Molguero, Bengoetxea (1), Goikoetxea (5), Rodrigo (3), Montero, Uruñuela (1), Behobide (1), Jiménez (3), Urtizberea (1), Campos, Berges (4), Carrero, Gey-Emparan (2), Couillaud (1), Raix (2) eta Arruti (2).

22 – Ereintza Aguaplast (7+15): Eskide (3), Arizkuren, Segurola (1), Marfagon, Tellado (5), Echezortu (3), Olaizola (1), Encinas (4), Ruiz, Benjumea (2), Marañon, Rekalde (1), Barandiaran (2) eta Ramos.

24 – Eskubaloia Barakaldo A (12+12): Callejo (2), Rubio (3), Sarrionandia-Ibarra (2), Laiseca (2), Olarte, Manso, Gorostola (1), Villar (1), Regulez, López (1), Zorrakin (2), Aragones, Castillo (5), Gutierrez (2), Cordo eta Djomatchoua (3).

23 – BM Bidasoa Irun (13+10): Molguero, Bengoetxea, Goikoetxea (1), Rodrigo (1), Montero, Uruñuela, Behobide (3), Jiménez (2), Campos, Berges (1), Carrero, Gey-Emparan (9), Couillaud (1), Raix (4), Arruti eta Galar (1).

Gainerako partidak honela amaitu ziren: Balonmano Barakaldo A 30-26 Ereintza Aguaplast, Gran Camping Zarautz ZKE 22-23 Balonmano Barakaldo A eta Ereintza Aguaplast 33-42 Gran Camping Zarautz ZKE.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude