Fran Justo, Real Unióneko entrenatzailea: “Jardunaldi hau geratzen zaigu”

Fran Justo Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak larunbatean RC Deportivo taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian. Lehen Federazioko 1. Multzoko 38. jardunaldiko partida larunbat honetan jokatuko da, Riazorren, 19:00etatik aurrera.

Teknikariak onartu duenez, “bidearen amaiera da. Amaiera zoriontsua izan dadin saiatuko gara”. Joan den asteburuan CF Fuenlabradaren aurka jokatutako partidaren ostean, Justok aitortu duenez, “emozio handiko partida izan zen, baina emaitza positiboa izan duzunean errazagoa da egonkortzea eta errealitatera itzultzea. Eta errealitatea da oraindik lana dugula egiteko. Jardunaldi hau geratzen zaigu”.

“Azken jardunaldietan zerbait gertatzen bada, karanbola asko izaten direla da. Larunbatekoa erakutsi diguna da guk egin behar duguna gure lana dela. Matematikoki puntu batekin gaude. Beste zelaietan gertatzen dena ez dago gure esku”, adierazi du Real Unióneko entrenatzaileak kazetarien galderei erantzunez.

“Errealitateaz jabetzen dira. Denok dakigu zer dagoen. Azken ahalegin hori geratzen zaigu. Oso agertoki zaila da, futbol profesionaleko talde baten aurka, mailako zalegorik onenaren aurka. Baina, era berean, ilusioz beteriko agertoki polita da, ahalik eta partidarik onena egiteko. Jokatzen duenak jokatzen duela, jokalari bikainak ditu”, esan du amaitzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude