Irungo Euskal Jir
ak jarduerez beteriko asteburua proposatzen du festa honen 45. edizioa izango dena ospatzeko. Ekitaldiak gaur, abuztuaren 8an, arratsaldean hasiko dira eta abuztuaren 10era arte luzatuko dira. Asteburuan zehar antolatutako ekintza gehienen erdigunea Urdanibia plaza izango da eta ondorioz, trafiko aldaketak izango dira inguruan
2025eko Euskal Jira
- Abuztuaren 8an, ostiralean
- 17:45 Irungo Atsegiñako erraldoi eta buruhandien desfilea. Ibilbidea: Urdanibia, Junkal, Erromes plaza , Junkal, Santiago, Bidasoa, Legazpi, Salís ibilbidea, Eskoleta karrika, Fermin Calbetón, Colón, Foru kalea, Kale Nagusia, San Juan plaza, San Martzial kalea, Sargia, Larretxipi, Urdanibia plaza.
- 18:00etan: Txosnaren irekiera Urdanibia plazan. Edariak eta taloak zerbitzatuko dira bertan.
- 18:00etan: Kantujira Irungo Txistulari Taldearekin. Urdanibia Plazan hasi eta inguruko guneetan.
- 18:30ean: Haur-Jolasak eta Gaztelu Puzgarriak Urdanibia plazan.
- 20:30ean:Eztanda Erromeriaren eskutik dantzaldia Urdanibia plazan.
- 22:30ean: Zilibito Records taldearen eskutik kontzertua Urdanibia plazan.
- Abuztuaren 9an, larunbatean
- Euskal Jirako Argazki Lehiaketa egun osoan zehar.
- 10:00etan: Txalaparta. Urdanibia plazatik Letxunborroraino.
- 10:00etan: Txosnak irekiko dira Urdanibia plazan. Txistorra, sardinak, sagardoa, taloak eta abar dastatzeko aukera izango da horietan.
- 10:00etatik 14:30era Artisau-lanak eta baserritarren bertako jakien salmenta Ospitale zaharraren inguruan.
- 11:00etan: Euskal Jiraren desfilea. Ibilbidea: Mendelu, Hondarribia Kalea, Colon Pasealekua, Genaro Etxeandia plaza, Foru Kalea, Kale Nagusia, San Juan Plaza, San Martzial Kalea eta Urdanibiako Plaza.
- 12:45ean: Irungo Txistualri Taldeak “Agur Jaunak” eta “Gernikako Arbola” joko ditu. Jarraian, “Irun Hiria” Musika Bandarekin batera emanaldi laburra Urdanibia plazan.
- 12:45etik 17:00etara: Euskal Jiran parte hatzen duten gurdien erakusketa Urdanibia plazan.
- 13:00etan: Bertsolariak. Oholtzan saio labur baten ondoren, bertso-triki-poteoan abiatuko dira Urdanibia plazatik barrena.
- 13:15etik 14:15era: Jiran parte hartu duten dantzarien eta musikarien emanaldia Urdanibia plazan.
- 13:15ean: Kantuz kantu, “Kantuz Lagunak” taldearen eskutik Urdanibia plazako tabernetatik.
- 14:30ean: Herri Bazkaria (Bertsolariekin, musikariekin eta dantzariekin girotua) Santiago frontoian.
- 17:00ean: Kalejira Santiago frontoitik Urdanibiaraino.
- 17:00etatik 22:00etara:Txosnak irekiko dira. Txistorra, sardinak, sagardoa, taloak eta abar dastatzeko aukera izango da Urdanibia plazan.
- 17:00etatik 18:00etara: Jiran parte hartu duten dantzarien eta musikarien emanaldia Urdanibia plazan.
- 17:00etatik 21:00etara. Artisau-lanak eta baserritarren bertako jakien salmenta Ospitale Zaharraren inguruan.
- 18:30etatik 19:30etara: Kemen dantza taldearen eskutik Dantza Jira Erromeria Urdanibia plazan.
- 20:00etatik 23:00etara: Muxutruk taldearen eskutik Dantzaldiak Urdanibia plazan.
- 23:30etik 01:30etara: Aitana Grandes Dj-ren emanaldia Urdanibia plazan.
- Abuztuaren 10ean, igandean:
- 11:30ean: Gipuzkoako Herri kiroleteko Pentatloi txapelketa Urdanibia plazan.



