Euskara Zerbitzuak aurtengo Solas Jolas udalekuen balorazio positiboa egin du, behin programa bukatuta eta egindako inkesten datuak aztertu ondoren. Parte hartu duten haurren gurasoen balorazioa oso positiboa da, asebetetze galdetegian 5 puntuetatik 4,7 eman dizkiote eta. Solas Jolas Udalekuetan 569 haurrek parte hartu dute, haur askorentzat udaran euskaraz aritzeko aukera edo gune bakarrean.
Josu Iguiñiz udal ordezkariak aipatu duenez, “arreta berezia jartzen diogu udaleku honi, haurren euskararen sustapena eta erabilera baitu ardatz nagusi”. Euskara ordezkariak adierazi du datorren urteari begira lanean hasi direla eta aurre izen-emateak zabaldu baino lehen balorazio sakon bat egin behar dutela. “Dena ondo aztertu behar da programa ahalik eta egokien eskaintzeko, beti euskararen erabilera sustatuz”, azpimarratu du Josu Iguiñizek. Aurten, Hezkuntza Premia Zehatza behar izan duten haurren 20 plaza eskaini dira, iaz bezala, eta aukera positibo honek esfortzu handia ekarri du.
Hizkuntza ohiturak barneratuz
Gurasoen artean zabaldutako asebetze inkestek jasotako datuek agerian utzi dutenez, udaleku hasieran, hizkuntzaren erabilera % 55ekoa izan da jolasean; amaieran, berriz, % 70ekoa. Hizkuntzaren erabilera berriz %26koa zen udalekuen hasietan eta, amaieran, %37koa. Bestetik, hezitzaileekin hizkuntzaren erabilera %75eko izan da hasieran eta amaieran, aldiz, %83koa.
Jolas gidatuen bidez, hizkuntza ohiturak sortzea izan da helburu nagusia, eta horri esker, hizkuntza ohituretan eboluzioa egon dela argi dago. Datu horiek berresten dute Solas Jolas behar-beharrezkoa dela euskararekiko jarrera hobetu eta hizkuntza ohiturak sortzeko, besteak beste.
Antolatu diren txangoetatik, gehien gustatu zaiena edo hobekien baloratu dutena Izark Park eta Eureka zientzia museoa izan dira. Eskalada kirol praktika edo Cristina Enea parkera bisita ere oso ondo baloratu dute.
Gaitasun ekonomikoaren araberako ordainketa
2025ean tasa eta prezio publikoen ordainketa sistema berri bat martxan jarri du Irungo Udalak, eta Solas Jolasen 136 familiek atera diote probetxu. Familiek dituzten diru iturri eta ondasunen arabera, sistemak tarifaren % 100a, % 75a, % 35a, edo % 5aren tarteak aurreikusten ditu eta horren arabera ordaindu familia bakoitzak.



