Hilaren 16an, asteazkenarekin, D Belaunaldia autobusa Irunera iritsiko da. Urdanibia plazara izango da autobusaren egoitza hiru egunez. D Belaunaldia Kanpaina ibiltari bat da, zenbait jarduera didaktikoren bidez herritarrei digitalizazioa sustatzen eta eten digitala txikitzen laguntzea duena helburu. Autobusa ostiralera arte egongo da hirian.
Horrela, hilaren 16tik 18ra bitartean, herritarrek eta, bereziki, kolektibo zaurgarrietako pertsonek (adinekoek, langabeek, pobrezia edo bazterketa arriskuan daudenek…) beren gaitasun digitalak hobetu ahalko dituzte, gutxi gorabehera ordubete iraungo duten doako tailer batzuen bitartez. Profesional talde batek gidatuko ditu jarduerak, eta esperientziak guztiz pertsonalizatuko ditu, erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokituta.
Gehienez ere hogei lagunek parte hartu ahalko dute jarduera bakoitzean, eta, horregatik, komeni da interesdunek tokia erreserbatzea. Horretarako, 900 101 493 telefono zenbakira deitu behar da, edo reservas@uneteageneraciond.es helbide elektronikora idatzi.
D Belaunaldia, Gipuzkoan barrena
D Belaunaldia autobusa ekainaren 21ean jarri zen martxan Gipuzkoan, Bergaran. Abuztuaren 26an bukatuko du ibilbidea, Donostian, eta, ordura bitartean, Gipuzkoako 21 udalerritatik pasatuko da, helburu hau lortzeko: herritarren ezaupide teknologikoak probatzea, ezagutza esperientzia baten bidez.
Esan bezala, Irunen, autobusa Urdanibia plazan egongo da, hilaren 16tik 18ra bitartean. Abuztuaren 16an eta 17an, asteazkenean eta ostegunean, 12:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:30era zerbitzua eskainiko du eta abuztuaren 18an, ostiralean, 10:00etatik 13:30era.
D Belaunaldia
D Belaunaldia kanpaina Next Generation funtsekin finantzatu da, Ekonomia Gaietarako eta Trantsizio Digitalerako Ministerioko Digitalizaziorako eta Adimen Artifizialerako Estatu Idazkaritzaren bitartez. Ekimena Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago. Izan ere, Planaren ardatz estrategikoetako bat langileen eta, oro har, herritarren gaitasun digitalak hobetzea da, eta, horretarako, D Belaunaldiaren aldeko Ituna sortzea.



