Irun Hiria Musika Banda eta Kalakan Amaia KZn batera arituko dira igandean

Irungo Udaleko Kultura Arloaren eskutik, larunbat honetan, maiatzak 4, Kalakan euskal musika taldeak kontzertu bat emango du, Irun Hiria Musika Bandarekin batera. Amaia KZn izango da, 19:00etatik aurrera.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, Amaia KZren webgunean. Era berean, aurrez aurre eros daitezke, Luis Marianoko turismo bulegoan eta, hitzordua baino ordubete lehenagotik, tokirik badago betiere, Amaia KZko bertako txarteldegian.

Kalakan Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Pierre Sangla artistek sortu zuten, 2009an, eta euskal musika tradizionalaren irakurketa garaikidea du bereizgarri.

Hirukoteak urteak daramatza musikari eta taldeekin kolaboratzen, hala nola Madonnarekin eta Katia eta Marielle Labèque pianistekin. Bada, oraingoan, lñaki Urkizu Kerejetaren laguntzarekin, zeinak moldaketa eta konposizio lanetan jardungo duen, taldea tokiko banden unibertsoan murgilduko da.

Irun Hiria Musika Banda

Irun Hiria Musika Banda Espainiako musika talderik zaharrenetako bat da. Kontzertuak ematen ditu nagusiki, eta baditu hitzordu finko batzuk, hala nola San Pedro eguneko emanaldia, Junkaleko Ama Birjinaren omenezko emanaldia, Euskal Jira, inauteriak eta Errege Magoen desfilea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude