Irungo Udalak Bidasoa KEari harrera egin dio bihar udaletxean Ligako txapeldunorde postua ospatzeko

Iturria: Bidasoa Irun (Egilea: Arrate Morales).

Cristina Laborda Irungo alkateak eta gainerako udalkideek harrera instituzionala egingo diote Bidasoa KEari bihar, maiatzaren 22an. Bidasoa Irunek 2023/2024 denboraldiko Plenitude ligako txapeldunorde izatea lortu du. Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Udaletik San Juan plazan egingo den ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Txapeldunorde geratuta, gainera, Europako txapelketetara itzultzeko pasea ere eskuratu du talde irundarrak. Horrela, 2024/25 denboraldian EHF European League txapelketako taldeen fasean lehiatuko dira, Irun hiriaren izena Europa osotik eramanez.

Cristina Laborda alkatearen hitzetan, lorpen honek berriz ere agerian uzten du Bidasoa taldearen handitasuna: “erakundearen historia osoa erraldoien kontrako borrokaldi bat izan da eta, ondorioz, talde arrunten arteko onena izatea meritu izugarria da klubarentzat eta hiriarentzat”.

Horregatik, udalak irundar guztiei San Juan plazara joateko deia luzatzen die, txapeldunorde geratu diren jokalariei harrera egiteko, Irungo herritar guztien berotasuna senti dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude