Ekainaren 22an Irungo lagun taldeak berriro elkartu eta guztiek batera Betti Gotti elkarteak antolatutako Irungo Koadrilen Egunaz disfrutatu zuten. Eguna hasi aurretik, Irungo koadriletako kideek nola prestatu diren eta festara begira zituzten aurreikuspenak azaldu dituzte.
Leire Alonso eta Ane Pérez Lasa:
Leirek eta Anek gogo handiarekin espero zuten 2024ko Koadrilen Eguna. Leire Alonsok aipatu duenez, oso egun polita da, Irungo koadrila guztiak festak hasi aurretik elkartzen diren eguna baita. Ane Pérezi berriz, gehien gustatzen zaiona jendearekin egotea, dantzatzea eta tragoren bat hartzea da. Dena den, Ane Pérezek joan den urtekoa baina hobea izatea espero duela adierazi du, izan ere, Ficoban gertatutako istiluak ez errepikatzea nahi baitzuen.
Maider Amundarain eta Cristina Dominguez:
Onartu dute beti azkeneko momenturako uzten dituztela Koadrilen Eguneko prestaketak. Horregatik, azken unera arte itxaron dute alkandora erosteko. Ficoban egiten den Herri Bazkarira joan ordez, etxean elkartzen dira koadrila osoa bazkaltzeko. Eguneko momenturik gogokoena goizeko poteoa dela adierazi dute, baina txarangarekin bueltan sortzen den giroa ere oso polita dela azaldu dute.
Aimar Iñigok eta Beñat Diazek aurten Kamiseten Lehiaketa berreskuratu dela ikusita, kamiseta berezi bat diseinatu dute aurtengo Koadrilen Egunerako. Beñat Diazen kasuan bere Koadrilarentzat garrantzi berezia duen une bat aukeratu dute, hau da, San Pedro eguneko dultzaineroak. Aimar Iñigoren koadrilan berriz, diseinuaren aukeraketa ez zen erraza izan. Biek ala biek gogo bereziz espero zuten Ficobatik kalejiran itzultzeko unea.
Elkarrizketen bideoa Txingudi Onlinen ikusgai dago.


